Uda garaian ere osasungintzan euskaraz!

2015-06-03

Card image cap

Osasun alorrean eta, bereziki uda partean, zerbitzuen berrantolaketa eta langileen ordezkapenak direla eta, ematen diren hizkuntza-eskubideen urraketak etengabeak direnez, hainbat eragilek, Behatokia tartean, prebentzio lana egiteko eskatu diote Osakidetza eta Osasunbideari.

Osasungintza alorrean urte osoan zehar -udan batik bat- egiten diren ordezkapenetan ez dira hizkuntza-eskubideak aintzat hartzen, horietako hainbat kasutan langile erdaldunak kontratatzen direlako han hemenka. Behatokian herritarrek jarritako kexek hori agerian uzten dute.

Bada, aurten, egoera hori errepikatu ez dadin, Osakidetza eta Osasunbideari behar den prebentzio lana egiteko eskatu diote hainbat eragilek: Kontseiluaren baitan biltzen den osasungintza lantaldeko (Behatokia, EHE, OEE, Topagunea eta UEMA) kideekin batera, LAB sindikatuak, Medikuntzako Asanbladak eta Berdin elkarteak. Eta zaintza aringarriak baino, medikuntzan ere prebentzioa egitea eraginkorragoa denez, osasun zerbitzuak euskalduntzeko lanak hezkuntza prozesutik bertatik hasi behar duela adieraz dute aipatu eragile horiek. Egun euren ikaskuntza prozesuan oztopoak aurkitzen dituzten ikasleei formazio euskaraz bermatzearekin zerbitzuak euskaraz eman ahal izatea eta pertsona horiek euskaraz lan egin ahal izatea bermatuko litzateke; erabiltzaile zein langileen hizkuntza-eskubideak bermatuz.

Herritar eta langileei dei egin zaie, bide batez, osasun harrera edo lantokian euskaraz aritzeko orduan dituzten arazoak jakinarazteko euskarazbizinahidut.eus webgunean dagoen FORMULARIOA erabiliz. Horien kudeaketa Behatokiaren esku izanen da.