• Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-enInprimatu albistea
    2016, abenduak 19

    Larunbatean eginiko ekitaldian Kontseiluak eta Donostia Fundazioak sustatu eta Europako hizkuntza gutxituen hainbat gizarte eragilerekin batera elkarlanean sortutako Donostiako Protokoloa aurkeztu da. Xedea hizkuntza gutxituen herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzea da.

     

    Abian da Hizkuntza-Eskubideak Bermatzeko Protokoloa

    Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak protokoloa "ahalduntze historiko baten ariketa praktikoa dela azpimarratu du", Europako hizkuntza gutxituen eskubideak bermatzeko beharraren aurrean gizarte eragileek erakutsi dutelako tresna eraginkorra egiteko gai direla. “Parte hartzea izan da protokolo honen arrakastaren giltzarria, txikiak izan arren, guztiak batuta, bagarela nor erakutsi dugulako. Garrantzitsuena da jada hizkuntza eskubideak bermatzeko tresna eraginkor bat dugula Europan”.

    Donostiako Protokoloa, Hizkuntza-Eskubideen Deklarazio Unibertsalean (HEDU) oinarritutako agiria, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko lanabesa da; euskaraz bizi nahi duten herritarren eskubidea bermatzeko abian jarri beharreko prozedurak, jarraitu beharreko urratsak eta hartu beharreko neurriak eta erabakiak jasotzen dituena. Eta horretarako, herritarrek egunero aurkitzen dituzten  zailtasun eta oztopoak gainditzeko 180 neurri zuzentzaile, urrats eta aholku proposatzen ditu.Horiek guztiak betez gero, hizkuntza gutxituetako hiztunok, euskaldunok, gure hizkuntzan bizitzeko aukera izango genuke.

    Donostiako Protokoloa ardatz hartuta, hemendik aurrera hizkuntza eragileek bere hizkuntza komunitatera joanda, protokoloan zehazten diren neurriak bere errealitatera doituz, Europa anitzagoa, justuagoa eta berdinagoa egitea izanen da helburua.

     

EUSKARAREN TELEFONOA

Banerrak