• Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-enInprimatu albistea
    2017, urriak 19

    Hamaika Telebistaren Euskaltzale saioan, alor sozioekonomikoaren euskalduntzea izan dute aztergai. Besteak beste, Arantza Haranburu lankidea elkarrizketatu dute. Alor honetan, ez da Nafarroan ezarrita dagoen eskualdekatzerik ematen, baina, ez pentsa delako guztiek hizkuntza-eskubideak bermatuta dituztelako, kontrakoa baizik, Nafarroa osoan dago euskalduna babesik gabe arlo honetan.

    Behatokiak jasotzen dituen kexen artean, ohikoak dira alor sozioekonomikoari lotutakoak. Izan zerbitzuekin lotutakoak edo informazioarekin lotutakoak (errotulazioari buruzkoak, publizitateari buruzkoak, kontratuei dagozkienak).

    Urratzaileek erabiltzen duten aitzakia legeak ez dituela euskaraz egitera behartzen da. Izan ere, gaztelania behartzen duten arauak dauden bitartean, ez dago euskararekin gauza bera egiten duenik.

    Nafarroan, gainera, ez dago lan mundua euskalduntzeko inolako planik.

    Egoera hori izanda ere, Arantza Haranburuk azaltzen duen moduan, salaketak eta kexak jartzeak emaitza positiboak ematen ditu.

EUSKARAREN TELEFONOA

Zure hizkuntza-eskubideak urratzen badituzte, jarri gurekin harremanetan

Banerrak