• Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-enInprimatu albistea
    2017, irailak 29
    Arrainak, esnekiak... eta hizkuntzak

    Euskalerria irratian kolaboratzaile hasi da Garbiñe Petriati, Behatokiko zuzendaria, ikasturte honetan. Europako Hizkuntzen Egunean, hizkuntza-eskubideak babesteko esnekiak edo arrainak kontrolatzeko indarrean jartzen duten legedi lotesle eta zorrotzen parekoak aldarrikatu ditu.

    Hizkuntzen Europako Eguna da gaur, irailak 26.  200dik gora hizkuntza mintzatzen dira Europan. Egunerokoan milioika biztanlek erabiltzen dituen hizkuntzak. Badakigu, hortaz, hizkuntza aniztasuna errealitatea dela Europan.

    Gehienak hizkuntza gutxituak, “ttikiak” dira. Baina “hizkuntza ttikia” entzuten dugunean, askotan bizitasun gutxiko hizkuntza ulertzen da, garatu gabekoa edo hizkuntza pobrea, edo balio gutxikoa... Eta, gure ustez, ez dago hizkuntza txikirik eta handirik. Hizkuntza guztiek dute balio handia. 

    Europa anitz eta integratzailea osatzeko hizkuntza bakoitza garrantzitsua bada ere, Europan ez da lehentasunezkoa hizkuntza gutxiengoen gaia. Tratatuak, itunak, deklarazioak eta beste, bai, baina errealitatea da gero tratatu horiek ez dituztela aintzat hartzen estatuek.

    Nahiko genuke, bai, hizkuntza “ttikien” hiztunon eskubideak babesteko esnekiak edo arrainak kontrolatzeko indarrean jartzen duten legedi lotesle eta zorrotza.

     

    Estrainekoz Euskalerria Irratian argitaratua, 2017ko irailaren 26an

EUSKARAREN TELEFONOA

Banerrak