Behatokiak 2014ko txostena aurkeztu du (Bilboko Uriola).

2015-06-15

'Hizkuntza-eskubideen egoera Euskal Herrian 2014' txostena eman du ezagutzera gaur Bilbon Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. Herritarren bultzadari esker egoera aldatzea posible dela esan du Garbiñe Petriati eledunak. Admnistrazioei, "ezinbestean", "esku hartzeko" eta "aurrea hartzeko" eskatu die, eskubide guztien bermea "eurei dagokielako".