• Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-enInprimatu albistea
    2020, otsailak 27
    EUSKARA ESKUBIDEA

    Hizkuntz-Eskubideen Behatokiak bat egiten du otsailaren 29an Iruñean egingo den manifestazio deialdiarekin.

    "Euskara eskubidea" lemapean, manifestazioa deitu dute zenbait gurasok larunbat honetan 17:30tan Golem zinemetatik. Behatokiak bat egiten du deialdi honekin eta dei egiten diegu herritar guztiei bertan parte hartzera, izan ere, hezkuntzako edozein mailatan euskaraz ikasi eta irakasteko eskubidea aldarrikatu nahi dute herritarrek. Era berean, euskaraz bizi ahal izateko oztopo diren erabaki eta lege guztien kontra agertzeko asmoa du herri mobilizazio honek eta jendarteko hainbat eragile eta norbanakok beraien atxikimendua helarazi dute. Eskubideen errekonozimendua eta errespetua gure bizitzetako jarduera, zerbitzu zein harreman ororen oinarri izan behar dira.

EUSKARAREN TELEFONOA

Zure hizkuntza-eskubideak urratzen badituzte, jarri gurekin harremanetan

Banerrak