Europako Hizkuntzen Eguna eta europarren hizkuntza-eskubideak

2018-09-26

Card image cap

Irailak 26, Hizkuntzen Europako Eguna dugu, Estrasburgoko Europako Kontseiluaren ekimenez, 2001etik aurrera urtero ospatzen dena. Gaur egun berrogeita bederatzi Estatu independiente ditu Europak. Askoz gehiago dira, berriz, hitz egiten diren hizkuntzak.

UNESCOren arabera 50 milioi pertsona inguruk, eskualdeko hizkuntza edo hizkuntza gutxituak hitz egiten dituzte. Gaur egun, hizkuntza-komunitate eta pertsona horiek ez dituzte hizkuntza-eskubideak bermatuak, ez dute lege aldetiko babesik eta 30 hizkuntza inguru galtzeko arriskuan daude.


Herri eta norbanako ezberdinak elkarrekin bizi nahi duten Europan, hizkuntza bakoitza da garrantzitsua eta behar-beharrezkoa da komunitate eta hiztun guztien komunikazio eskubideak errespetatzea. Hizkuntza-komunitate guztiek izan behar dute beren lekua, eskubideak eta begirunea, bestela, ez da guztiontzako aukera berdintasuna eta parekotasunik izango.