• Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-enInprimatu albistea
    2017, azaroak 24
    Euskaraldia, hizkuntza ohiturak aldatzeko ekimeneneko kide da Behatokia

    Heldu den urtean gauzatuko den Euskaraldia ekimena Bilbon aurkeztu dute talde sustatzaileko 27 erakundeetako ordezkariek, tartean, Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendari Garbiñe Petriatik.

    Azken urteotan hainbat herritan egindako hizkuntza ohitura aldaketa eta ahalduntze ekimenak Euskal Herri osora zabaltzea du xede ekimenak. Euskaraz bizi nahi duten gero eta herritar gehiago dagoela erakusten dute halako ekimenek eta hori egituratzeko

    modua izango da 2018ko azaroaren 23a eta abenduaren 3aren bitartean gauzatuko den Euskaraldia ekimena.
    Elkarlanaren erakusleiho ere izango da, izan ere, Euskal Herriko hiru lurralde administratiboetako administrazio nagusietako ordezkariek eta euskalgintzako eragileek, herritarrekin batera egingo duten ekimena izango da.


    Hizkuntz Eskubideen Behatokiak, euskaldunok euskaraz bizi ahal izatea du helburu eta bide horretan hizkuntza-eskubideen bermea zaintzen du. Bere jardunarekin bat datorren ekimena da eta horregatik sustatzaile izango da beste hainbat eragileekin batera. 


    Aurkezpenaren inguruko xehetasunak hemen irakurri daitezke.

     

    Argazkia: euskaraldia.eus

EUSKARAREN TELEFONOA

Banerrak