• Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-enInprimatu albistea
    2015, maiatzak 18

    Euskalduna Jauregian berriki egindako graduazio ekitaldian, argi eta garbi azaldu dute EHUko Medikuntzako ikasleek euskaraz ikasteko pairatzen dituzten oztopoak eta ezintasuna, dekanotza eta departamentu buruen “interes eta borondate falta nabarmenagatik”.

    Euskal lerroan matrikulatuta egon arren, zentroen arabera ematen dieten ordu teorikoen eskaintza oso ezberdina dela agertu (Gazteizko %0tik Donostiako ospitaleko %65era) eta irakasleen kontratazioetan, euskararen gainetik, izaten diren interes pertsonal eta bestelakoak agerian utzi dituzte.

    Gabezi larri horiek bistaratzeko eta konpontzeko ikasleek ekintza mordoa egin badituzte ere, arduradunek ateak behin eta berriz itxi dizkietela salatu dute, “azken 10 urteetan aurrerakuntzarik ez dela eman” agerian utziz. Horregatik, egoera honen arduradunei euren erantzunkizuna bere gain hartu  eta egoera iraultzeko pausuak eman ditzatela aldarrikatu dute ozen eta garbi. “Ez gara “buenos días” baten atzetik datorren kortesiazko “egun ona””

EUSKARAREN TELEFONOA

Zure hizkuntza-eskubideak urratzen badituzte, jarri gurekin harremanetan

Banerrak