• Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-enInprimatu albistea
    2017, urriak 2
    Euskaraz jardun behar duen langile baten azterketan, euskarak lekurik ez Iruñeko udalean, nola liteke?

    “Community manager” lan-poltsa osatzeko deialdia egin zuen Iruñeko Udalak ekainean. Hautagaiek bete beharreko baldintzetako bat da EGA edo honen baliokidea izatea. Bikain! Baina...

    Iritsi da lehen froga egiteko eguna, irailaren 29a. Sartu dira hautagaiak azterketa aretora, eta “buenos días”, “egun on”-en ondotik, azterketari buruzko azalpen guztiak, galderen dokumentua eta argibide orokorrak ematen dituena gaztelania hutsean eman dituzte.

    Zein logikari erantzuten dio honek?

    Lanpostuarekin zerikusia daukan froga praktikoa izango da hurrengoa. Eskainiko da euskaraz egiteko aukera? Froga garatu ahal izateko Tribunalak hautagaien eskura jarriko dituen materialak euskaraz egongo dira?

EUSKARAREN TELEFONOA

Banerrak