• Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-enInprimatu albistea
    2015, urriak 26

    Justizia eta Herrizaingo sailetan hizkuntza-eskubideen eremuan dauden  gabezia eta hutsuneen berri eman asmoz, agerraldia egin du Behatokiak Legebiltzarreko Erakunde, Justizia eta Herrizaingo Batzordean .

    Eusko Legebiltzarrean agerraldia

    Garbiñe Petriati, Hizkuntz-Eskubideen Behatokiko zuzendariak adierazi duenez, gaur egun Justizia Administrazioan jarduera judizialeko prozedurak euskaraz burutu nahi izatea oztopoz beteriko bideari da. Izan ere, hizkuntza-eskubideen bermerako oztopo nagusia legea bera (Espainiako Botere Judizialaren Lege Organikoaren 231. artikulua) baita. Legeak Autonomia Erkidegoetako hizkuntza ofizialak erabiltzen ahal direla aipatzen duen arren, prozeduretan gaztelania erabiliko dela esaten du. Beraz, praktikan, euskarak hizkuntza arrotza izaten jarraitzen du epaitegietan, eta gaztelania, oro har, hizkuntza nagusia edo bakarra.

    Urterik urte beltzune gisa agertu den beste arlo bat Herrizaingo saila dela adierazi du Petriatik. Ertzaintza sortu zenetik 33 urte pasatu diren arren, herritarrek Ertzaintzarekin euskaraz jardun nahi izan dutenean jasotako erantzunak berri eman du Behatokiko zuendariak:

    - “Mi nivel de euskara es muy básico y voy a hablar en castellano” (nire euskara maila oso oinarrizkoa da eta gaztelaniaz hitz egingo dut)

    - “Mejor en erdera” (erdaraz hobe)

    - “No te entiendo, háblame en castellano” (ez dizut ulertzen, gaztelaniaz hitz egin)

    - “Estoy yo solo y no sé euskera” (bakarrik nago et ez dakit euskara)

    - “Si quieres declarar en euskera vienes a la tarde o te vas a Azkoitia” (euskaraz deklaratu nahi baduzu, arratsaldean etorri edo Azkoitira joan)

    Ertzain berri guztiak elebidunak izango direla eta euskaraz artatzeko gaitasun nahikorik ez dutenak euskaldunduko direla bermatzen ez den bitartean, egoerak bere horretan jarraituko duela esan du Petriatik.

    Euskaraz ez dakiten agenteak kontratatzeak kaltea dakarkie hizkuntza-eskubideen bermeari, eskainitako zerbitzuaren kalitateari eta agenteak euskalduntzen inbertitu beharreko baliabide ekonomikoei, gaineratu du Behatokiko zuzendariak.

EUSKARAREN TELEFONOA

Zure hizkuntza-eskubideak urratzen badituzte, jarri gurekin harremanetan

Banerrak