• Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-enInprimatu albistea
    2018, azaroak 26
    Herritarra, aldaketarako eragile

    Herritarra eragile izan da beste behin ere, eta urraketa egilea egoera konpontzeko neurriak hartzeko konpromisoa hartzera bultzatu da.

    “B-Venture Ekintzaileen kongresua antolatu da Bilbon. Ekitaldia iragartzeko Bilboko kaleetan jarri dituzten kartelak gaztelania hutsean daude. Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak babesten dute ekitaldia. Laguntza publikoa jaso eta herritarren eskubideak ez dituzte bermatu”, kontatu digu herritarrak.

    Kexa bideratu ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiak erantzun du, ekitaldiaren antolatzaileekin hitz egin ostean, bi konpromiso hartu dituztela. Aurtengo edizioari begira, iradokizuna jaso eta ekitaldiaren egunera arte, publizitate ekintzak elebitan egitea, batetik. Eta, heldu den urteko ekitaldiari begira,  web orria ere elebitan egitea.

    Euskaraldian bete betean gauden honetan, Behatokiak nabarmendu nahi du herritarrek egiten duten salatzeko urrats horren garrantzia eta gogorarazi, zenbat eta gehiagok egin, Akuilari tresna erabiliz, orduan eta eraginkorragoa izango eskaera. Zenbat eta ahobizi eta belarriprest gehiago, orduan eta aldaketak eragiteko ahalmen handiagoa izango dugu. Kontutako jarrera eredugarriak eta dauzkazun zailtasunak. Izan akuilari.

EUSKARAREN TELEFONOA

Zure hizkuntza-eskubideak urratzen badituzte, jarri gurekin harremanetan

Banerrak