• Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-enInprimatu albistea
    2018, urriak 30
    Hizkuntz Eskubideen Behatokiko kideek ere parte hartuko dute Euskaraldian

    Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte 11 egun euskaraz bizitzeko ariketa sozialean parte hartuko dute Behatokiko kideek ere. Urte osoan bezala, hamaika egun horietan, Ahobizi izango dira Behatokiko kideak.

    Herritarrak rola hautatu (Ahobizi edo Belarriprest) eta ariketa sozialean parte hartzera gonbidatu nahi ditu Behatokiak.

    Euskaldunok euskaraz bizi ahal izatea du helburu Behatokiak eta bide horretan hizkuntza-eskubideen bermea zaintzen du. Bere jardunarekin bat datorren ekimena da.

    Proposamena ere egin nahi die Euskaraldian parte hartuko duten euskaltzaleei. Egun horietan (urteko gainerakoetan bezala), euskaraz egiteko ahalegin horretan Behatokiaren akuilu lana behar izatekotan, erabil dezaten; kontatuz izan dituzten esperientzia aberasgarriak edota izan dituzten trabak salatuz euskararentelefonoa.eus edo Akuilari aplikazioa erabiliz.

EUSKARAREN TELEFONOA

Zure hizkuntza-eskubideak urratzen badituzte, jarri gurekin harremanetan

Banerrak
Banerrak