• Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-enInprimatu albistea
    2020, apirilak 23
    Hizkuntza eskubideek bermerik gabe jarraitzen dutela erakusten dute Behatokiak eguneko jasotako bi kexuek
    Agurne Gaubeka Behatokiko zuzendaria txostenarekin

    •  Herritarren 737 kexu jaso zituen Behatokiak 2019an Akuilari eta Euskararen telefonoan. Urteko txostenean jasotzeaz gain, Europako Kontseiluari igorriko dizkio.

    •  Osasungintzan, segurtasun arloan eta turismoan urraketa larriak gertatu dira 2019an, besteak beste.

    •  Behatokiak egiten duen txostena beharrezkoa dela utzi du agerian Europako Kontseiluko Aditu taldearen bosgarren ebaluazioak.

    Hizkuntza eskubideen urraketak eguneroko auzia direla agerian ipini dute herritarrek, 2019an Behatokiak jasotako 737 kexuek Euskal Herri osoan zein esparru guztietan gertatzen direla erakutsi baitute, beste behin ere. Alegia, egunean bi hizkuntz eskubide urraketen berri jasotzen du Behatokiak. Hori dela eta, kexu horiek sakon aztertu ditu Behatokiak eta Hizkuntza Eskubideen Egoera 2019 txostena plazaratu du hizkuntza eskubideen urraketen argazki zehatza osatzeko. <>, azaldu du Agurne Gaubeka Behatokiko zuzendariak. <<Hizkuntzarekiko berdintasun ezak sortzen duten ondorioak azaleratzeko ezinbesteko tresna baita>>.

    Gainera, Behatokiaren txosten hau premiazkoa dela erakutsi du Europako Kontseiluaren Aditu taldearen bosgarren ebaluazioak. Izan ere, estatuko gobernuek kontrakoa adierazi arren, Behatokiak salatutako urraketak gertatzen direla berretsi du aditu taldeak, eta herritarrei jaramon eginez, egoera aldatzeko gomendioak luzatu ditu. Orain arte Behatokiak jarraitutako bidetik jo du, beraz.

    Txostena atalka dago antolatuta, bakoitzean gertatzen diren urraketen berri emateko. Laburpen honetan, ordea, arlo batzuk soilik nabarmenduko dira; deigarrienak, ez horregatik besteak baino garrantzitsuagoak. Hori dela eta, guztien berri jasotzeko, txostena dago eskura.

    Osasungintzan ondorio larriak

    Osasungintzari propio erreparatzeak merezi du, koronabirusaren krisiak inoiz baino ageriagoan utzi baitu herritarren zaintzarako duen aparteko garrantzia. Eta, ondorioz, baita osasungintzan hizkuntz eskubideak bermatzeak duen inportantzia ere. <>, dio Gaubekak. Horregatik, <herritarrei kalitatezko zerbitzua eskaini ahal izateko>>. 

    Egoera bestelakoa da, ordea. <<Osakidetzako hiru langiletik batek du ziurtatuta bere lanpostuari dagokion hizkuntz profila eta Osasunbidean langile euskaldunen kopurua ez da %0,5era iristen>>. Ipar Euskal Herrian are makurragoa da egoera, euskara ez baita ofiziala.

    Errealitate honek baditu ondorio larriak, baina. Horren adibiderik garbiena da Behatokiak jaso duen honako kexua: <psikiatra eta psikologoa erdaldunak dira. Alaba euskal hiztuna da eta zailtasun batzuk ditu erdaraz hitz egiteko. Lotsagarria eta kezkagarria iruditzen zait 2019an haurren Gipuzkoako ospitale psikiatrikoan profesional euskaldunak ez izatea. Hizkuntza eskubideen beste urraketa mingarri bat gobernu honekin. Honek ezin du horrela jarraitu. Alabak jasaten duen gaixotasunaren sufrimenduaz aparte, hau jasan behar izatea negargarria da>>.

    Osasun arloko urraketak kate osoan hedatzen dira. Telefono bidezko arreta guneetatik hasi, eta osasun langileen eguneroko errealitateraino ematen dira, txostenean azaltzen denez.

    Segurtasun indarrei beldurrez

    2019an segurtasunaren alorrean izandako hizkuntza eskubideen urraketengatik herritarrek aurreko batzuetan baino ondorio latzagoak jasan dituzte, batik bat mozal legearen ezarpenarengatik. Hala erakusten dute txostenean jasotako ertzainei, foruzainei, estatuetako poliziei zein herri desberdinetako udaltzainei zuzendutako herritarren kexek. Izan ere, <erantzun txarrak zein oldarkorrak pairatu dituztela>>, zehaztu du Gaubekak. <>. Horregatik, herritarren eskubideak betearazteko <<oztopo gehien dituen sektorea>> dela gogorarazi du Gaubekak.

    Horren adibide da 2019ko Bilboko Aste Nagusian herritar batek udaltzain bati euskaraz aritzeko eskatu, eta jasotako erantzuna. Bi isun ipini zizkiotenez, epaitegietara heldu da herritarraren kasua.

    Azpimarratzekoa ere bada arlo honetako langile elebidun eta elebakarren arteko desoreka. Ertzainen %45ak dute egiaztatuta gutxiengo hizkuntz gaitasuna, Ertzaintzaren arabera. Nafarroako Justizia eta Barne Departamentuan %0,1 dira. Eta udaltzainen kasuan, desorekak bere horretan jarraitzen du zenbait udalerritan, plaza berrietarako deialdietan ez baita hizkuntz eskakizunik egiten<>.

    Justiziaren esparruan egoera parekoa da: erdara da jaun eta jabe, eta itzulpenak egiteko baliabideak ipintzen direnean, euskalduna bereizkerian erortzen da sortzen diren arazo eta denbora epeen ondorioz. <justiziaren eremua beltzune dela euskaldunon eskubideen bermeari dagokionez, eta hainbatetan beste eskubide batzuk ere urratzen direlako, besteak beste, defentsa-eskubidea edo babes eragingarrirako eskubideak>>.

    Turistak gure herrian

    Turismoaren ikuspegi jakin batek gure herri eta hirietako hizkuntza paisaia eraldatu du. Erakunde publikoek bultzatutako egitasmoei ingelesezko izena jartzeko ohitura hedatzen ari da, esaterako (BBK Live, Bay of Biscay Festival, Tunna World Capital, Biarritz Film Festival…). Ostalaritzan ere joera beretsua dela erakusten digute jasotako kexuek, taberna, jatetxe zein alojamenduetan gero eta urriagoa baita euskararen erabilera. <ez da kontuan hartzen zerbitzu berdinak euskal herritarrek ere kontsumitzen dituztela. Euskal Herrian barne-mailako ‘turismo’ edo aisiarekin lotutako zerbitzuetan euskal herritarrei zuzendutako zerbitzuaren kalitatea hizkuntza eskubideek ere berma ditzake>>.

    Adibiderik deigarrienetakoa da honakoa, kexu bidez jakinarazi digutena: Nafarroako Gobernuaren jabetza duen Leireko monasterio historikoa bisitatzeko bisita euskaraz egiteak 80 euroko gain-kostua du, atzerriko hizkuntzek duten berbera. Bisita gidatua gaztelaniaz egiteak, aldiz, 3,70 euro besterik ez du balio.

    Hezkuntza eta euskara gaitasuna

    Hezkuntzari dagokionez, egoerak ez du hobera egin. Nafarroako ikasleentzat ia ezinezkoa da euskarazko hezkuntza jasotzea, Haur Hezkuntzan ez dutelako murgiltze eredua bermatuta eta, ondoren, euskarazko eskaintza murrizten doalako ia desagertu arte. Ipar Euskal Herrian are gordinagoa da egoera. Esaterako, ikasleek ez zuten Baxoa euskaraz egiteko aukerarik izan. EAEri begira, azkenik, ereduen sistemak ez du euskara maila osoa bermatzen, eta langileen artean oraindik ere desoreka handiak daude. <euskara gaitasun egokia erdiesteko ereduaren beharrak, haur-eskola eta unibertsitate mailako hezkuntzan euskarazko eskaintza bermatzeak eta hezkuntza sail osoan zerbitzua, arreta, zein barne-harremanak euskaraz bermatzeak erronka izaten jarraitzen dute 2019an>>.

    Europarentzat ere herritarrak giltzarri

    Behatokiak egiten duen txostena beharrezkoa dela utzi du agerian Europako Kontseiluko Aditu taldearen bosgarren ebaluazioak, diogunez. Izan ere, Espainiak Europako Kontseiluaren Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna sinatu arren, hau da, hizkuntza gutxituekiko konpromisoak hartu eta berretsita izanda ere, Espainiak konpromiso horiek bete gabe jarraitzen duela dio Europako aditu taldearen ebaluazioak.

    Gainera, Europako Aditu Taldearen ondorio eta gomendioak Behatokiaren txostenean jasotzen direnen oso antzekoak dira. <>, gaineratu du Gaubekak. <>.

    Horregatik, herritarrak <<hizkuntz eskubideen bermea exijitzeko gitza>> direla azpimarratu du Behatokiko zuzendariak. <errespetua eskatzeko oinarrizkoak dira>>. Izan ere, alde batetik, Behatokiak euren kexuak jaso eta dagokion erakunde, enpresa nahiz zerbitzura jotzen du egoera hori aldatzeko neurriak eskatuz. Horri esker, adibidez, IKEA enpresa katalogoa euskaraz eskaintzen hasi da. Eta, bestetik, Europako Kontseiluari urtero helarazten dizkio urraketak, egoeraren argazki erreala izan dezan. Hain zuzen ere, ondoren Europako Aditu Taldearen ebaluaziorako erabilgarria izan dadin.

    Herritarrei ahotsa emateko hiru bide ditu Behatokiak: Euskararen telefonoa webgunea zein arreta zerbitzua (948 14 61 72) eta Akuilari aplikazioa. <> behar ditugula gogorarazi du Gaubekak: <<Jendarte demokratikoa, berdinzale, justu, osasuntsu eta errespetuan oinarritutakoa nahi badugu, oinarrizko eskubideak uneoro mantendu behar dira lehen lerroan. Eta horretarako herritarrak giltzarri dira>>.

    -> Txostena

    -> Aurkezpen Didaktikoa

    -> Balorazio bideoa 

     

EUSKARAREN TELEFONOA

Zure hizkuntza-eskubideak urratzen badituzte, jarri gurekin harremanetan

Banerrak