• Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-enInprimatu albistea
    2015, maiatzak 21

    Hizkuntz-Eskubideen Behatokia eta LAB sindikatua elkarlanean arituko dira lan esparruan langileen hizkuntza-eskubideen urraketak ezagutarazi, kudeatu eta horiei erantzuna emateko.

    LAB sindikatuarekin lankidetza langileen hizkuntza-eskubideak babesteko
    © Gara

    “Euskara zure ESKUbidea” kanpainaren bitartez, langileak euren hizkuntza-eskubideen jabe izan daitezela ohartarazteaz gain –euskaraz lan egitea eskubidea dela-, lantokian pairatzen dituzten hizkuntza eskubideen urraketak salatu eta lan mundua euskalduntzeko subjektu aktibo bilakatzea du xede.

    Horretarako Behatokiaren kaxa batzuk jarriko dira lantoki bakoitzean langileek jasaten dituzten urraketen kexa horiek guztiak bildu eta Behatokiaren bidez bideratu ahal izateko. Izan ere, enpresa eta lan-mundua euskaratzea ezinbestekoa baita euskaraz bizitzeko nahia eta herritarren eskubide linguistikoak bermatzeko. Behatokiak akuilu lana egingo du euskaraz lan egiteko eta lan-mundua euskalduntzeko dauden gabeziak konpontzeko neurriak har daitezen.

    “Euskara zure ESKUbidea” kanpainak bi fase izanen ditu; udara aitzin lantoki guztietan informazioa eta propaganda banatuko eta langileekin aurrez-aurreko lanketa eginen da eta irailetik aurrera lan munduan egunero jasaten diren urraketak salatzeko dinamikak sortuko dira lantokietan.

    Behatokiak, beraz, akuilu lana egingo du euskaraz lan egiteko eta lan-mundua euskalduntzeko dauden gabeziak konpontzeko neurriak har daitezen. Bestelako herritarren kexekin egin ohi duen moduan, Behatokiak langilearen anonimotasuna bermatuko du eta kexa dagokion enpresa edo lantokiari bideratuko dio euskaraz lan egiteko oztopoa non dagoen agerian utziz. 

EUSKARAREN TELEFONOA

Banerrak