• Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-enInprimatu albistea
    2017, azaroak 7
    NUPen euskara gidatu behar duen planak norabide aldaketa behar du

    ELA, LAB, STEILAS, Iruñeko Euskalgintza, NUPeko euskara taldea eta NUPeko langile talde batekin batera, agerraldia egin dugu; NUPek abuztuan aurkeztutako Euskararen Plan Gidaria izan dugu hizketagai.

    Agerraldian esan bezala, “Errektoretza berriaren lehendabiziko euskara plana izanik eta 10 urte planik gabe egon eta gero, ikusmira genuen. Eta zoritxarrez, plazaratu dutena benetan eskasa dela esan beharra dugu”. Ez dira erdigunean jarri ikasle euskaldunen hizkuntza-eskubideak eta ondorioz, ez da ardatz hauek bermatzea. 

    Dituen gabezien artean batzuk aipatzearren, gaur osorik euskaraz eskaintzen den ikasketa bakarra, NUP sortu baino lehenago ere euskaraz zegoen Magisteritza da. Alegia, NUPek ez du bere historiako 30 urteetan sekula gradu oso bat euskaraz emateko ahaleginik egin.

    Bestetik, Euskararen Plan Gidariak Unibertsitate osoaren euskarazko jarduna plangintzatu behar duen aldetik, planen oinarrizko ezaugarriak, gutxienez, espero genituen, baina horren ordez, diagnostiko arin bat, helburu estrategikorik ez, eta proposatzen diren ekintzak denboran kokatu gabe eta horretarako baliabiderik aurreikusi gabe. 

    Kezkagarria da, bestalde, Erizaintza Eskolako egoera (eskaintzarik urriena/ikasle euskaldunen ehunekorik handiena). Alegia, euskarazko ikasketen eskari potentziala handiena izateko baldintzak betetzen diren tokian, hortxe da eskaintza urriena, hain justu (Erizaintza ikasleen erdia baino gehiago euskaldunak dira). Planak, ez du egoera hori iraultzeko proposamenik jasotzen. “Osasun asistentzia emango duten profesionalak sortuko dira bertan eta gaur egun asistentzia hori euskaraz jasotzeko dagoen gabezia aintzat hartuta, oso larria da gure ustez. Behatokian jasotzen diren arlo horri lotutako kexek agerian uzten dute egoera”.

    Hori horrela, NUPi eta Nafarroako Gobernuari plana birmolda dezatela eskatu diegu agerraldia egin dugun eragileen ordezkariekin batera.

EUSKARAREN TELEFONOA

Banerrak