• Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-enInprimatu albistea
    2017, irailak 21

    Erdaldunak, Osakidetzara joaten denean zerbitzua normaltasunez jasotzen duen bezala, euskaldunak, oztopoz betetako bidea egin behar du eta maiz, maizegi, ez du zerbitzua euskaraz jasotzerik izaten. Haritz Alberdik jarritako adibideek agerian uzten dute egoera hori.

    Gertaera hauek eta Behatokiak Euskararen Telefonoaren bitartez zein Akuilari.eus  aplikazioaren bitartez jasotzen dituen ehunka kasuen adibide batzuk besterik ez dira, Osakidetzan gertatutakoak.

    Badu euskalduntze plana Osakidetzak, bigarrena, izan, gainera. Eraginkortasun handiago beharko luke Planak Behatokiko zuzendari Garbiñe Petriatiren ustez. Hori uzten dute agerian, egunero, herritarrek bidalitako kexek. Horrela, Planaren gainean egindako epe erdiko ebaluazioaren azterketa ikusirik, neurri zuzentzaile egokiak hartzeko   eskatu dute Kontseiluaren baitan biltzen diren osasungintzako lan-taldeak (Behatokiaz gain, UEMA eta OEE dira kide).

    Herri guztietan jasaten dituzte herritarrek hizkuntza-eskubideen urraketak Osakidetzan eta administrazio horren baitako arlo desberdinetan. Ebaluazioa aurkezteko egindako agerraldian Behatokiko zuzendariak esan du Osakidetzari lotutakoak izaten direla jasotzen diren kexetatik kopuru handia “arreta zerbitzuei lotutako kexa ugari jasotzen ditugu herritarrengandik, baina baita paisaia linguistikoagatik…” .

    Bestalde, herritarren nahia ere nabarmendu du, izan ere “jada 160.000 pertsonak baino gehiagok egin du Osakidetzan euskarazko zerbitzua jasotzeko eskaera. Administrazioari dagokion, orain, eskariari erantzun egokia ematea”.

    Donostian egindako agerraldian emandako informazio osatuagoa hemen.

EUSKARAREN TELEFONOA

Banerrak