Urteko Txostena 2016
Baduzu
  • 2017, urriak 30
    [iritzia] Euripean segiko dugu

    Bi erabaki hartu beharko ditu aurki Nafarroako Gobernuak euskaldunek bizi duten gutxiagotze egoerari zuzenean eragingo diotenak.
    Jarraitu irakurtzen

  • 2017, urriak 24
    Urte eta erdi Gurutzetako ospitaleko neuropediatraren azterketaren zain

    Urte eta erdi neuropediatraren azterketaren zain. Horrela dago Behatokira jo duen herritar hau. Alaba ikasketa prozesuan laguntzeko jo dute Gurutzetako ospitalera, Haur psikologia sailera. Konponbidea aurkitzeko beharrezko bitartekoak jartzea eskatzen diogu Osakidetzari.
    Jarraitu irakurtzen

  • 2017, urriak 20
    [Iritzia] Norberaren izena berbera da hizkuntza guztietan, ez da itzultzen ahal den hitza

    Quimper-eko (Bretainia) epaitegiak pertsonen izenen inguruan hartutako erabakia izan du hizpide Haizpea Abrisketa lankideak Info 7 irratian egin duen lehen kolaborazioan. Hemen duzue idatzizki bertsioa.

    Hala zioen duela urte zonbait jasotako kexa batek:


    “2010ean nire nortasun agiria berritzera joan nintzen Donibane Lohizuneko Herriko Etxera. Izan ere, nire deitura ñ batekin idazten da, eta horrela agertzen da nire familia liburuxkan. Baina, nortasun agirian nire deitura betidanik n-rekin idatzi dute., pasaportean ñ-a agertzeko arazorik ez da izan. Herriko Etxeko langileek erantzun zidaten, 2012an egoerak aldatu behar zuela, eta posible izanen nuela nire deitura berreskuratzea, baina oraindik blokeatua naiz.”
    Jarraitu irakurtzen

  • 2017, urriak 19

    Hamaika Telebistaren Euskaltzale saioan, alor sozioekonomikoaren euskalduntzea izan dute aztergai. Besteak beste, Arantza Haranburu lankidea elkarrizketatu dute. Alor honetan, ez da Nafarroan ezarrita dagoen eskualdekatzerik ematen, baina, ez pentsa delako guztiek hizkuntza-eskubideak bermatuta dituztelako, kontrakoa baizik, Nafarroa osoan dago euskalduna babesik gabe arlo honetan.
    Jarraitu irakurtzen

EUSKARAREN TELEFONOA

Banerrak