Sorrera

2013-01-15

Hizkuntz Eskubideen Behatokia Euskalgintzaren Kontseiluak sustatu eta bideratu duen fundazioa da. Euskararen lurralde batzuetan hizkuntza-eskubideen bermean atzera pausoak ematen zirela eta beste batzuetan behar bezalako aurrera pausoak ematen ez zirela ohartu zen Kontseilua eta, beraz, egoeraren diagnosi objektiboa egingo zuen erakunde independente baten beharra zegoela ikusi zuen. Horrela, 2001eko ekainaren 26an aurkeztu zen jendaurrean Iruñean, euskalgintzako eta eragile sindikaletako hainbat ordezkariren babespean.

Behatokia Euskal Herriko herritarren hizkuntza-eskubideez arduratzen da eta eskubide horiek Euskal Herri osoan, arlo publikoan zein sozioekonomikoan, babestera zuzentzen du bere jarduera.