Akuilari
  • 2021, urriak 12
    Nafarroan hizkuntza irizpideak falta dira
    Gurasoak, Sortzen eta Behatokiko ordezkariekin.

    Hizkuntz Eskubideen Behatokiak, Sortzen elkarteak eta ikastetxe publiko ezberdinetako gurasoek haurren hizkuntza-eskubideekiko eskaera erregistratu dute Hezkuntza Departamentuan, hezkuntza zerbitzuen parte diren garraio zein bestelako azpikontratatutako zerbitzuetan euskara kontuan hartzea eskatzeko
    Jarraitu irakurtzen

  • 2021, urriak 4
    Iraileko inzidentzia aipagarrienak
    Behatokia - Iraileko inzidentzia aipagarrienak

    Hemendik aurrera, Behatokian jasotako inzidentzia aipagarri batzuk laburbilduko ditugu formatu berri batean. 

  • 2021, irailak 6
    Kontzientziazioa, neurriak eta baliabideak, udan hizkuntza eskubideak oporretara joan ez daitezen

    Bigarren urtez jarraian, Hizkuntza eskubideak ez daude oporretan kanpaina egin du udan zehar Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. Ohiko espazioetatik harago, Euskal Herri luze eta zabalean udako oporraldien bueltan gertatzen diren hizkuntza eskubideen urraketak bistaratzea izan da egitasmoaren xedea, herritarrei urraketa horien adibideak emanez eta Behatokiaren bidez intzidentziak kudeatzeko zein bistaratzeko aukera eskainiz. Ildo horretan, 2020. urtean jasotako kexa kopuruak mantendu dira 2021 honetan, eta bi izan dira, nagusiki, intzidentzia horien jatorriak: aisia, bere baitan kulturaren eta kirolaren sektoreak nabarmenduz, eta ostalaritza.
    Jarraitu irakurtzen

  • 2021, irailak 1
    Gure eskubideak exijitzeak badu eragina

    Badirudi herritar, udal eta kolektibo ezberdinek helarazitako kexa eta haserreak eraginkorrak izan direla eta Eusko Jaurlaritzako arduradunak neurriak hartzera eraman dituela. Abuztuaren 18an, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez, Euskadiko udaltzaingoetarako bitarteko agenteen lan-poltsa sortzeko hautespen prozesuaren irekiera iragarri zuten. 
    Jarraitu irakurtzen

EUSKARAREN TELEFONOA

Zure hizkuntza-eskubideak urratzen badituzte, jarri gurekin harremanetan