/*include ("_kon.php"); //include ("_funtzioak.php"); $idBerriak='1000'; session_start(); /*zer kargatu behar duen jakiteko lehendabizi bariableak kargatu behar dira*/ /*if (array_key_exists("kargatu",$_GET)){ $kargatu=$_GET['kargatu']; }else{ if (array_key_exists("kargatu",$_POST)){ $kargatu=$_POST['kargatu']; }else{ $kargatu='sarrera'; } } if (isset($_SESSION['EUSTEL_ID'])){ $kargatu=$kargatu; }else{ if ($kargatu=='alta' || $kargatu=='ahaztu' || $kargatu=='datu'){ $kargatu=$kargatu; }else{ $kargatu="hasi"; } //header ("Location: ../index.html"); }*/ ?>
Beren seme-alabak herriko eskolan D ereduan ezin dituztela matrikulatu salatu dute gaur Murgiako hainbat gurasok Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren eskutik. Behatokiko zuzendari den Garbiñe Petriatik azaldu duenez "onartezina da hiru hamarkada ondoren, Araban, norberaren herrian D ereduan ikasteko eskubidea urratzea, guraso batzuek beren seme-alabak beren herrian D ereduan ezin matrikulatzea". Arazoa ez da berria, hainbat urtetan beren seme-alabek D ereduan ikastea nahi zuten gurasoek haurrak errepidean jarri behar izan dituzte, 7 kilometrora dagoen Izarrara bidaliz. "Egunero 7 kilometro joan eta 7 kilometro etorri, zergatik eta beren herrian B eredua soilik eskaintzen delako" azaldu du Petriatik.
Jarraitu irakurtzen
Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordean agerraldia egin du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. Nafarroako hainbat zonaldetan euskaraz ikasteko dauden ezintasunen berri eman dute kaltetuen izenean Argi Rusek eta Lurdes Mendibilek. Behatokiko zuzendari Garbiñe Petriatik familia hauek bizi duten injustizia salatu eta egoera honen erantzule politikoei berehalako konponbidea exijitu die. Talde guztiek esan dute egoera honi irtenbidea bilatu behar zaiola. Hori aintzat hartuta, Behatokiak jarraipen estua egingo dio gaiari hori horrela izan dadin.
Jarraitu irakurtzen
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendari Garbiñe Petriatik Ituna behar bezala betetzeko eskatu diete instituzioei.
Jarraitu irakurtzen