Akuilari
  • 2021, martxoak 29

    «Tamalez, hizkuntza-eskubideen urraketek protagonismo berezia izan zuten 2020an ere». Hori izan da, hain zuzen, Behatokiko zuzendari Agurne Gaubekak Hizkuntza Eskubideen Egoera 2020 txostenaren aurkezpenean egindako lehen hausnarketa. Gaur goizean Bilboko Euskararen Etxean egindako agerraldian hilabetez hilabete hizkuntza-eskubideekiko eman diren gorabehera eta kexa guztiak aurkeztu ditu erakundeak. «2019ko txostena etxealdi betean aurkeztu genuen, eta aurtengo balantzea egoera samurragoan aurkezteko aukera dugun arren, 2020an intentsitate bereziz pairatutako herritarren bizipen eta ezintasunetan oinarrituta dago», adierazi du Gaubekak.
    Jarraitu irakurtzen

  • 2021, otsailak 12

    Nafarroako ikastetxe publikoetan eta pribatu-itunduetan ikasleak onartzeko arauak ezartzen dituen Foru Dekretuak ez ditu jasoko Behatokiak egindako ekarpenak (ikus hemen). Ondorioz, Behatokiak salatu du Foru Dekretuak ez duela berdintasun eta gertutasun printzipioa beteko.
    Jarraitu irakurtzen

  • 2021, otsailak 6

    Mendigorrian D eredua guraso taldeak eta Behatokiak pozgarritzat jo dute datorren ikasturtean Mendigorrian D ereduan matrikulatzeko aukera izatea. Borroka luzearen emaitza dela azpimarratu dute, eta  Nafarroako gurasoei deia egin diete euren seme-alabak D ereduan matrikulatu ditzaten, baita egun eskaintza hori ez duten ikastetxeetan ere. Nafar guztien hizkuntza eskubideak bermatzeko bidea dela diote.
    Jarraitu irakurtzen

  • 2021, urtarrilak 28

    2021-2022 ikasturterako euskarazko eskaintza izango du Mendigorriko Julian Maria Espinal Olcoz ikastetxe publikoak. Hala jakin dute Mendigorrian D eredua guraso taldeak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak gaur Nafarroako Hezkuntza Departamenduko arduradunekin egindako bileran. Urrats garrantzitsua da, aurrematrikulazio garaian haurren eskubidea egikaritzeko aukera izango dutelako. Baina oraindik zalantza eta korapilo asko daude, Nafarroako Gobernuak irizpideak ezarri gabe jarraitzen duelako. Horrek eragin zuzena du egoera berean dauden Nafarroako gainontzeko haur, guraso eta ikastetxeei begira, eta egoera lehenbailehen konpondu dadin eskatu du Behatokiak.
    Jarraitu irakurtzen

EUSKARAREN TELEFONOA

Zure hizkuntza-eskubideak urratzen badituzte, jarri gurekin harremanetan